jueves, 9 de marzo de 2017

ALCAD ekarpen handiak

Martxoaren 7an 1ST3 eta 1IT2-ko ikasleek ALCAD Irunen daukan lantegia bisitatu zuten.

ALCAD
Irudia: 1IT2 eta 1ST3-ko ikasleak heuren irakasleekin.

Mendizabalako taldea hartatzen Sergio Sousa, salmenten arduraduna seinaleen hartapena eta tratamendua, IPTV, Digital Signal, Sarrera Kontrola eta Erizain-Gaixo IP sistemen departamentuetan, izan zen. Ikasleak animatu zituen beren etorkizunean erabilgarriak izango diren gaitasunak lantzen, hau da, autonomia, iniziatiba, autoformakuntza eta ondo egindako lanarekin konpromezua.

Irudia: Sergio Sousa eta Jose Ignacio Gomez taldea hartatzen.

Sergioren azalpenak beren etorkizun teknologikoaren ikuspegiaren inguruan izan ziren, egun ekoizten dituzten materialeen inguruan beharrean. IP zerbitzuen garrantzia azpimarratu zuen eta hauek nola gero eta zabalagoak diren azaldu, adibidez “gauzen interneta”.

Cabelec enpresako Jose Ignacio Gomez, ALCADekin daukaten erlazio profesionalak nola funtzionatzen duen azaldu zuen. Halaber, instaladoreenganako konfidantza nahitaezkoa dela argi adierazi zuen, azken hauen lana ALCADen irudiaren bermea delako.

Irudia: Sergio ALCADen ekarpenak erakuzten

Azkenik lantegiaren alor desberdinak bisitatu genituen, internazionalizazioa, I+G, ekoizpena, konponketa eta biltegiak, banaka dituzten berezitasunak ikertuz.


Bisita erakargarri eta baliozkoa gure ikasleentzat.