viernes, 9 de marzo de 2018

"BioTkniFish" proiektua ezagutzen

Elektrizitate eta Elektronika departamentuko bigarren mailako ikasleak Tknikan garatzen ari den “BioTkniFish” proiektua ezagutzera joan dira, eta bide batez eraikin automatizatuaren sistema aztertu.


Akuaponiak akuikultura hidroponiarekin konbinatzen du arrainak eta barazkiak birzirkulazio-sistema batean ekoizteko.



Ikasleek BioTkniFish akuaponia instalazioak ikusi zituzten, bertan, landare eta arrainen arteko zirkuitu itxi automatizatua nola funtzionatzen duen azaldu zieten Aitor Otaño eta Aitor Iturriozek.


Irudia: Akuaponia instalazioak

Honen ondoren, gela adimendura joan eta Openhab programa eta Zwave protokoloarekin Tknikan automatizatuta dituzten gailuak erakutsi zizkieten.

Irudia: Gela adimendua

Ikasleentzat interengarrien izan ziren ekarpenak berrikuntzen berri izatea izan zen,  ahots bidezko kontrola eta keinu bidezko kontrola, hain zuzen ere.