martes, 12 de junio de 2018

enredad@s

Enredad@s Mendizabala LHIIko Elektrizitate eta Elektronika departamentuko Praktika Ona Ekingunek egindako lehiaketan finalista izan da.

Eneka Aranzabal Conde eta Eskarne Laizola Loinaz izan dira praktika honen gidariak eta Sistema eta Telekomunikazio Sistemen lehenengo mailako ikasleak izan dira protagonistak. Helburua ikasleek departamentuko erabiltzaile guztientzako eskuragarri dagoen datu sarea diseinatu, muntatu, martxan jartzea eta kudeatzea da.



Ingografia: Ideien laburbildura

Bi fase bereiztu daitezke praktika on honetan. Lehenengoa, diseinu, muntaia eta martxan jartzeari dagokiona, ethazi filosofia jarraituz burututakoa da. Hau da, ikasleei erronka bat bota zaiei, departamentuan dauden beharrak eta nahiak azaldu zaizkie, eta ondoren haiek sortutako emaitzen artean egokiena aukeratu eta burutu da. Bai proiektuaren deseinuan zein muntai eta martxan jartzean rolak izan dituzte, enpresa baten izan zitzaketenak. Erosketak eta probeedoreekin harremanak landu dituzte eta langileak beren ardurapean izan dituzte (hainbat ziklorekin batera egin baita lan fisikoa: Mantenimentua, Elektrizitatea eta Telekomunikazioak) 

Bigarrena, kudeaketa, da berezia egiten duena praktika hau. Ikasleek instalatutako sareak 300 bat erabiltzaile izango ditu urtean zehar, ikasleak batez ere, eta ikasleek, eurek ezarri dituzte erabilera arauak. Telekomunikazioko goimailako tekinkariak izanda, badute gaitasuna sarea kudeatzeko, beraz funtzionamentua egokia izateko ardura ezarri zaie. Irakasle zein zuzendaritzaren artean dudak sortu dira, horrelako ardura handi bat ikasleen artean jartzearekin, baina ikusi da azken urteetan haiengan konfidantza ezartzeak emaitza ona duela, eta beste edozein sare profesionalak izango lituzkeen arazoak baino ez direla agertzen.


Beraz, ethazi metodologiak egiten ikasten lagundu die ikasleei, eta haiei emandako ardura eta haiengan izandako konfidantzak lanaren gaineko inplikazioa suposatu du, ikasleen profesionaltze eta koxkortzea nabermena izan delarik. 



Bideoa: Ikasleen iritzia

EZAGUTU PROIEKTUA

twitter: #1st3REDES; @st3_mendizabala
blogger: https://elektronmendi.blogspot.com
carpeta compartida: drive